Gertuko intxaurrak hamalau || SOCCER442 || futboleko jokoa

SOCCER442 futboleko jokoa

Gertuko intxaurrak hamalau

BLOGA


Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 1449

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66

Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 327

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66

Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 569

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66
Gertuko intxaurrak hamalau
0 Comentarios - 1/52/53/54/55/5 - 4.2 / 5

mikel aranburuKapitaina futbola uztera doala! Bere lagun on bati galdetu nion joan zen astean: Mikelek jarraituko al du? Zalantza ikurra. Zalantza, bere horretan. Mikelek zekien erantzuna. Zirrikiturik gabeko erabakia. Bere asmoa denok batera jakin genuen, atzo. Egun tristea? Beharbada futbolak erreferente natural bat galduko duelako, baina agurrean, bere balioak erakutsi zituen, beste behin.

 

Zintzo, apal, xume azaldu zen hedabideen aurrean. Sekula ez hitz itsusirik; inoiz ez keinu zatarrik. Arrastoa utzi du Mikelek.

 

   Gazte doa, futbolaren egungo legeari kontraesanean. Futbolariak bere jarduna ahalik eta gehien luzatu nahi izaten baitu. Lehiari lotuta bizi da, belar usaina behar du, aldagelaren aldartea. Diruaren hotsa ere ez da makala. Hamalau denboraldi futbolean asko dira; 33 urte bizitzan, gazte. Handiek jartzen diote neurria agurrari borondatez: Platini dut gogoan. 32 urterekin Comunaleko harmailak hunkitu zituen. Realean, Arconadak eta Zamorak gorputzaldi onean utzi zioten jokatzeari. Jarraitzeko moduan ziren, baina inork ez zuen zalantzan jarri haien erabakia. Errespetuz. Ereindakoa jaso zuten: begirunea eta miresmena.

 

Profesional eta leial izatea, aldi berean, ez da erraza. Ez futbolean, behintzat. Profesional, leial eta gizon. Xabi Alonsorekin bikote gogoangarria osatu zuen erdigunean. Hausnarketa egiteko modukoa: Reala bigarren izan zen denboraldian, ingurua izarrez beteta zegoenean (Kovacevic, Nihat, Karpin...), haztegitik sortu zen taldearen arima: gaztea eta adoretsua.

 

   Une gogoangarrietan izarren itzal distiratsua; garai ilunetan, argi-izpi gidaria. Bigarren mailan eutsi zion lemari. Besokoa irmo lotu eta ontzia zuzen eraman zuen, goi mailako portura. Behin batean Txapeldun izateko zorian izan zen. Hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga jokatu zuen. Urte guzti hauetan aurkari bikainak izan ditu: Guardiola, Mauro Silva, Urrutia, Redondo, Makélélé, Nedved, Essien, Xavi Hernandez, Xabi Alonso... Santanderren edozein hautsita uzteko moduko lesioa. Mikel Labaka, bere makulurik onenari lotuta ospitaletik irribarre batekin ateratzen ikusi genuen arte. Itzuliko zen, Aranburu. Seguru! Eta itzuli zen, futbolaren mesederako. Beti neurri egokian. Hamalau!

 

 

 

                                                                                  Naxari Altuna (periodista)  Image  @naxaltuna



COMENTARIOS

Añadir un comentario

:angry: :flowers: :blink: :pinch: :blushing: :crying: :ermm: :getlost: :grin: :happy: :hug: :kiss: :laugh: :blah: :smile: :sad: :tongue: :wink:





www.bitymina.com-ek garatua