Kapitain zintzoa || SOCCER442 || el juego del futbol

SOCCER442 el juego del futbol

Kapitain zintzoa

BLOG


Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 1449

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66

Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 327

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66

Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 569

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66
Kapitain zintzoa
0 Comentarios - 1/52/53/54/55/5 - 3.667 / 3

Image

Bi irudi ispiluan: Mikel eta Larraitz; Larraitz eta Mikel. Erreferente bakarra berdegunean: lemazaina. Oh, kapitaina!

 

   Igande eguzkitsua Zubietan. Bezperako garaipenaren gozoa ezpainetan, Reala eta Atletico Madrileko neskek irudikatutako zubia ohore handiz zeharkatu zuen azken zortzi denboraldietan txuri urdinen kapitaina izan denak. Lore sorta, aurreskua, baloiari azken agurra eta txalo hotsa.

 

   Mikelen tamainako kapitaina eta taldekidea izan da Larraitz.  Realak nesken taldea sortu zuenetik. Etorkizuneko belaunaldien eredu, bere aurrekoek zabaldu zuten bidean sakondu eta arrastoa utzita. Hain egun berezian aitzindariak gogora ekarri zituen: Oiartzunen eta Añorgan bidea egiten hasi ziren neskak. Memoriaren balioa:“Haiei esker gaude gu hemen”, zioen Larraitz Lucasek, hitz sentikor eta sakonez. Talde buru, zentzudun, arima eta gorputz, ipar-horratz, baloi ukitu zehatz, begi zorrotz.

 

 

Mikel ere ekarri zuen gogora: ispilu bera, bakarra, txuri urdina. “Ohore handia da guretzat horrelako kapitain bat izatea. Etxeko jokalari eredugarria”. Bada, Mikel Aranburuk arreba bikia izan du futbolean, Realean: arimaz eta gorputzez, konpromisoz, hitzez eta ekintzez. Elkarrekin geratu dira bidean, kontu kontari, besokoaren zama kenduta. Lekukoa utzi eta aurrera begiratu dute, eurek utzitako arrastoari so. Han doaz oraina eta etorkizuna eraikiko duten taldekideak, memoria gogoan. Bidea ondo erakutsi diete.

 

 

 

 

                                                                                          Naxari Altuna (periodista) Image  @naxaltuna



COMENTARIOS

Añadir un comentario

:angry: :flowers: :blink: :pinch: :blushing: :crying: :ermm: :getlost: :grin: :happy: :hug: :kiss: :laugh: :blah: :smile: :sad: :tongue: :wink:





Desarrollado por BIT&MINA