Aitzindariak direlako || SOCCER442 || football game

SOCCER442 football game

Aitzindariak direlako


Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 1449

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66

Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 327

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66

Strict Standards: Non-static method DataAccess::fetch() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/functions.php on line 569

Strict Standards: Non-static method DataAccess::establish_db_conn() should not be called statically in /home/soccer44/public_html/news/class/mysql.php on line 66
Aitzindariak direlako
0 Comentarios - 1/52/53/54/55/5 - 5 / 2

Image(09/06/2015)

 

 

 

 

Ainhoa Tirapu, Eli Ibarra, Irene Paredes, Leire Landa, Erika Vazquez. Euskal Herriko bost jokalari izango dira Kanadan jokatuko den emakumezkoen Munduko txapelketan. Aurrenekoz. Historia liburuetan agertuko dira, aitzindarien zerrendan.

 

   Espainiako selekzioa estreinakoz arituko da Mundialean. Europako hainbat herrialdek aurrea hartu zuten aspaldi: Alemaniak eta eskandinaviarrek, bereziki. Eskolan bultzatu izan da futbola eta jarduera hori aspaldi dago errotuta gizartean. Azpiegiturak eta babesa tarteko. Munduko txapelketaren harira, hango hedabideetako lerroburuetan azaltzen dira emakume futbolariak egun hauetan.

 

   Suedia, Frantzia eta Alemania goi-mailako selekzioak dira. Kanadara aspaldi iritsi ziren (Espainiako selekzioak txapelketa hasieraren bezperan lur hartu zuen). Euren egoitzetan egunak daramatzate prestaketa lanetan, ordutegi berrira moldatzen. Onenen artean lehiatzen ohituta daude herrialde horietako klubak, Txapeldunen Liga oinarri hartuta. Alemaniako taldeak nagusi izan dira azken urteetan Europan, titulu gehienak eskuratuta, eta jokalariak erakartzeko testuinguru aproposa sortu dute. Denboraldi amaierako ospakizunetan, Bayern Municheko mutilen eta nesken taldeko jokalariak elkarrekin ageri ziren hiriko udaletxean, Bundesligako garaikurrak zaleei eskainiz.

 

   Klub profesionalen egituran emakumezkoen taldeak sortzen eta bultzatzen ari dira azken urteetan. Gizonezkoen Bundesligan bezala, emakumezkoenean ere Bayern Munich eta Wolfsburgo ageri dira indartsuenen artean. Frantzian antzekoa gertatzen da, PSG eta Lyonekin. Kanadan parte hartuko duen Frantziako selekzioko hamazazpi jokalari bi talde horitakoak dira. Philippe Bergeroo ziburutarraren aginduetara arituko dira Kanadan. Mundialerako bidean ospe handiko garaipenak lortu dituzte eta trebatuak dira gorengo mailan. Frantzia hirugarren aldiz izango da Munduko Kopan.

 

   2003an jokatu zuen aurrenekoz Munduko txapelketa. Ingalaterra azpiratuta sailkatu zen lehen aldiz. Corinne Diacre kapitainak erdietsi zuen garaitzeko gola. Emakume horren adorea erabakigarria izan da bidean aurrera egiteko, aitzindaria baita hainbat alorretan.

 

 

 

Soyaux taldean egin zuen ibilbide osoa erdiko atzelariak. Frantziako selekziora 18 urterekin iritsi zen eta elastiko urdina 121 aldiz jantzi zuen. Belauneko lotailuak hautsita, 31 urterekin jokatzeari utzi eta entrenatzaile izateko prestatzen hasi zen. Frantziako hautatzailearen laguntzaile gisa hasi zen, gero Soyaux, bere betiko taldea, zuzendu zuen. 2014. urtean entrenatzaile gorengo titulua eskuratu zuen, L1 eta L2 mailan aritzeko baliagarria. Eta joan zen udan beste urrats bat egin zuen.

 

   Gizonezkoen L2 (Bigarren Maila) txapelketako Clermont Foot taldeak Helena Costa portugaldarra fitxatu zuen entrenatzaile kargurako. Emakumezko bat gizonezkoen talde profesional bat zuzentzen!!! Aurreneko aldia zen. Baina, gauzak berehala okertu ziren Helena Costarentzat. Klubeko kirol zuzendariarekin talka eginda, entrenatzaile karguari muzin egin zion denboraldiaurrea hasi baino lehen. Claude Michy presidenteak Helena Costa ordezkatzeko eskaera anitz jaso zituen bere bulegoan, eta, azkenean, beste emakume baten alde egin zuen.

 

   Corinne Diacrek sei hilabete zeramatzan langabezian. Bitan pentsatu gabe, Clermont Footeko presidenteak botatako erronkari heldu zion. Aitzindaria, beste behin, Corinne Diacre. Esamesak sortu ziren berehalakoan, hedabideetan sekulako oihartzuna izan zuen albisteak, eta bere aurkezpenera mundu osotik etorritako komunikabideak azaldu ziren.

 

   ImageHamar hilabete geroago, Corinne Diacrek denboraldi amaierako prentsaurrekoa eman berri du, taldearen ibilbidea aztertzeko. Aurreneko egunean baino askoz kazetari gutxiago zeuden prensa-gelan. Bertakoak, nagusiki. Ia ordubetez aritu zen galderei erantzuten, azalpenak zehatz-mehatz xehetuz,  esperientzia berri eta ezezagunaren inguruan hausnartzen.

   “Ni baino gehiago, Claude Michy presidentea da aitzindaria”, esana zuen Frantziako telebista kate batean egun batzuk lehenago, eta prentsaurrekoa klubari eskerrak emanez hasi zuen, lantaldetik hasita.

 

"CORINNE DIACRE, Clermont Footeko entrenatzailea"

 

   Bakarrik iritsi zen Clermont Footera. Ez zuen laguntzailerik eraman, eta klubaren azpiegiturara moldatu zen. “Taldea norberaren interesaren gainetik dago. Horretan ez daukat zalantzarik. Talde guztietan izaten dira arazoak, eta jokatzen ez dutenak ez daude gustura. Hori kudeatzen asmatu behar da”. Begirada zuzena du Corinnek; handiak dira oso bere begi urdinak. Itsasoa bezain sakonak. Denboraldiko olatuen artean zaildu egin da, eta ontzia zuzen eraman du portura:“Mezua argia da. Gauza asko azaletik jorratu baino, gutxi batzuetan sakontzea nahiago dut”.

 

   Esamesak eta aurreritziak apaldu ditu Corinne Diacrek: txapelketako hamazazpigarren aurrekontuarekin, hamabigarren tokian amaitu du bere taldeak Bigarren Mailan, behetik gorako bidean. “Datorren denboraldiko erronka sailkapenaren erdialdean egonkortzea izango da”.

 

   Denboraldi amaierako prentsaurrekoa hastapenekoa bezain aberasgarria izan da: edukiz betea, nortasunez bideratua, zeharka ibili gabe. Zuzen. Zorrotz. Irmo. Futbolari garaian bezala. Rennes taldetik utzita hartutako jokalaria berreskuratu nahiko lukeela adierazi ostean, “Philippe Montanierrekin (Renneseko entrenatzailea)hitz egingo dut, jokalariarekin zer asmo duen jakiteko”, fitxaketa baten berri ere eman zuen.

 

   Corinne Diacre Frantziako selekzioari begira izango da urrunetik, futbolari eta laguntzaile garaiak gogoan. Bera bezalakoen ekarpenari esker Munduko txapelketak oihartzuna izango du planeta osoan. Eragozpenak-eragozpen: belar artifizialean jokatu beharra, sexu kontrolak direla... Gehiegikerien gainetik bidea egiten ari da emakumezkoen futbola. Corinne eta bera bezalakoen arrastoari jarraiki, aitzindariak izango dira Ainhoa, Eli, Irene, Erika eta Leire. Etorkizuneko futbolarien erreferenteak.

 

 

                                                                                  Naxari Altuna (periodista)  Image  @naxaltuna



COMENTARIOS

Añadir un comentario

:angry: :flowers: :blink: :pinch: :blushing: :crying: :ermm: :getlost: :grin: :happy: :hug: :kiss: :laugh: :blah: :smile: :sad: :tongue: :wink: