Gori-gori || SOCCER442 || el juego del futbol

SOCCER442 el juego del futbol

Gori-gori

BLOG

Gori-gori
2 Comentarios - 1/52/53/54/55/5 - 3.4 / 5

Edo gorri-gorri. Horrela izan da Mundialaren azken txanpa. Etxera iritsi berriak gara, egun osoa hegazkinan sartuta eman eta gero. Hilabete luze honetan bizitakoa gogoratzen, eta azken egunekoa berrikusten. Aireportua holandarrez beteta zegoen atzo; oso triste zeuden. Hirungarrengoz kale egin zuten. Espainiako jokalariak ziztu bizian abiatu ziren, kazetari andanarekin. Espainiako kazetaririk ospetsuenak argazkiak atera eta atera ari ziren zaleekin. Pozez zoratzen zeuden jarraitzaileak. Frantziak 1998an txapelketa irabazi zuenean bezala. Lehen aldia beti izaten baita berezia. Handia. Image Finalak joko gutxi izan zuen, baina eduki asko. Holandak bere printzipioei muzin egin zien. Asko jo zuen. Gehiegi, herbeheretarren izaera ezagututa. Espainiak gorpuztu zuen betiko Holanda, Laranja mekaniko ospetsua sortu zenetik, futbolak mirestu duen Holanda. Nolanahi ere, herbeheretarrek txapela eskura izan zuten. Galdetu bestela Robbeni. Iker Casillasi asko zor dio Espainiako selekzioak Mundial honetan. Talde bat izan da Espainia. Zentzu zabalean.

Jokalariengana hurbildu garenean, Xabi Alonso erreferentzia gisa hartuta, hori azpimarratu behar dugu: izan duten giro bikaina, aldartea, talentuaz haratago. Espainiak merezita irabazi du, nahiz eta Eurokopako distirarik ez izan, eta aurreko hilabeteetan Mundialean baino hobeto jokatu duen. Nahikoa izan dute emandako mailarekin.

Bartzelonaren ekarpena nabarmena da: Johan Cruyffen ondarea. Futbolaren izaera aldatzen hasi zen duela hogei urte, eta fruitua orain jasotzen ari dira.

Ez dut ezer gehiago gaineratuko. Xabi Alonsori eskerrak eman nahi nizkioke, gurekin izan duen portaera jatorragatik. Lanerako erraztasun guztiak eman dizkigu, behar izan dugun bakoitzean. Periko aita eta Mikel anaiarekin izan ginen Alemaniaren aurkako partida amaitu zenean, estadioaren kanpoaldean. Aita eta anaia Munduko txapelduna izan zitekeela antzematen zen haien aurpegietan. Jende jatorra.

Eta ez ditut alde batera utzi nahi, Soccer442 egitasmo zoragarri hau sortu eta abian jarri dituzten guztiak. Eskerrik asko leiho hau zabaltzeagatik.

Naxari Altuna (periodista, ETB)
Image

COMENTARIOS

albaro.alegria
14/07/10 08:07PM

guztiz bat IAKIrekin


Iaki
14/07/10 02:37PM

Mila aldiz esango dut; LUXU PAREGABEA da zeure hitzak irakurtzea.
MILA ESKER ZURI!!!.


Añadir un comentario

:angry: :flowers: :blink: :pinch: :blushing: :crying: :ermm: :getlost: :grin: :happy: :hug: :kiss: :laugh: :blah: :smile: :sad: :tongue: :wink:





Desarrollado por BIT&MINA